02

Elkarrekin aurkituko dugu irtenbidea

Mendekotasun-egoera ustekabean iristen bada, edo/eta auzokideren baten ospitale-alta atarian oztopo arkitektonikoak ezabatzearen mende badago, zuen aliatu onenak izango gara,. Kasu horietarako, berehala hornitzeko irtenbideak ditugu, eta premiaren jakitun, denok inplikatzen gara – saltzaileak, teknikariak eta administrariak -, gehienez ere bi astean atariko eskaileren arazoa konponduta gera dadin.

Bisitan egindako ondorioekin, eta eskaileraren berezitasunean oinarrituta, konpromisorik gabe, eta ahalik eta lasterren helaraziko dizuegu eskailera oztopoarentzako irtenbiderik egokiena duen aurrekontu bat. Proposatutako eskailera-igogailua edo plataforma bertikala, zuen mugikortasun-beharren, okupatutako espazioa eta produktuaren funtzionaltasunaren arabera aukeratuko da.

Era berean, kontuan hartuko dugu zuen finantza-egoera, eta, ordainketa geroratua nahi baduzue, komentatu bisitan eta proposamenik onena egingo dizuegu.

Har ezazue eskaintza guztia irakurtzeko behar den denbora, ezer ziurtzat eman gabe. Eskaintza bat baino gehiago baduzue, konparatu lan berdinen aurrekontua egiten ari zaretela. Zerbait argi ez badago, galdetu. Behar beste bilera egingo ditugu zuen zalantza guztiak argitzeko eta hautatutako konponbideak zuen itxaropenak bete ditzan.

Auzotarren eta haien zaintzaileen ongizatea eta bizi-kalitatea nabarmen hobetzea ekarriko duen inbertsioaz ari gara. Ez da erabakia modu oldarkorrean hartzeko unea.

Begiratu atarietan ohikoenak diren konponbideak.

Konponbidea aurkitzea nahi duzu?

¿Alguna duda? Contacta aquí
¡Hola! 👋
Elige una opción para ponerte en contacto.
¡Te responderemos muy rápido!
Bidea trata tus datos para responder tu consulta. Si aceptas, recibirás comunicaciones comerciales sobre nuestros servicios. Puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión y oposición, entre otros, según nuestra Política de privacidad.