03

Aurrekontua onartu ondoren

Gure eskailera-igogailuek, aulki zein plataformek, ez dute obra osagarririk behar, ez eta baimen berezirik ere. Atariaren plano batzuk, oraingo egoera eta egoera berritua zehaztuta, nahikoa izango dira, kasuaren arabera, ekipamendu estandarizatuak dira, biltegian dauzkagunak, eta, beraz, hornidura-epeak txikiak dira.

Ez da gauza bera soluzio bertikaletarako, hala nola abiadura murritzeko igogailuetarako edo plataforma bertikaletarako. Bezero bakoitzarentzat proiektuaren eta obra osagarriaren beharra balioesten da, eta horrek, administrazio publikoak lizentzia emateko behar dituen denborekin batera, kasu bakoitzaren epeak oso aldakorrak izatea eragiten du.

Edonola ere, gure ingeniariek igogailuaren, eskailera-igogailuaren edo plataforma bertikalaren planoak prestatuko dituzte konpromisorik gabe.

Aldundiek, udal batzuek eta Eusko Jaurlaritzak laguntzak ematen dituzte. Atariaren irisgarritasuna hobetu nahi duzuela uste baduzue eta laguntza ekonomiko publikoa behar baduzue, lehenbailehen eskatzen hastea gomendatzen dizuegu. 2 eta 5 hilabete artean beharko dituzue erantzuna jasotzeko, eta erreforma-obra ezin izango da ordura arte hasi.

Oraindik ez diguzu aurrekonturik eskatu?

Have a question? We are here to help.
Escríbenos
Agenda una videollamada
Dudaren bat? Kontaktatu hemen
¡Hola! 👋
Elige una opción para ponerte en contacto.
¡Te responderemos muy rápido!
Bidea trata tus datos para responder tu consulta. Si aceptas, recibirás comunicaciones comerciales sobre nuestros servicios. Puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión y oposición, entre otros, según nuestra Política de privacidad.