Konponbideak
Etxe, komunitate eta enpresetarako irisgarritasun-soluzioak
BIDEAn saltzen ditugun irrisgarritasun-irtenbideak familia hauetan multzokatzen dira:
Eskailerak igotzen dituen aulkiak
Eskailerak igotzen dituzten aulkiek, erabiltzaileari etxean independentzia osoz bizitzeko aukera ematen diote, inguruko norbaiten laguntzarik behar gabe.
Etxean bertan ohikoak dira, eta etxebizitzaren kanpoaldean ere instalatzen dira, obrarik egin beharrik gabe. Zure etxearen ereduaren eta ezaugarrien arabera, neurtzeko, diseinatzeko eta muntatzeko prozesu osoa astebetean egin dezakegu.
Eskailerak igotzen dituzten platamormak
Eskailerak igotzen dituen plataformak, konponbide ezin hobea dira gurpil-aulkian mugitzen diren pertsonentzat.
Instalatzeko ez da obra osagarririk egin behar, eta berehala hornitzeko aukera dagoenez, bizilagun-komunitate askok irtenbide hori aukeratzen dute atariko eskailerek sortzen dituzten arazoak konpontzeko.
Gure eko línea, oso arrakastatsua izaten ari da, bigarren eskuko plataformak saltzen diegu irrisgarritasun-araudia bete nahi duten enpresei, dendei, saltokiei eta jatetxei. Horrela makinak merkeagoak erosteko aukera dute.
Plataforma Bertikalak
Soluzio aproposena da atarietan, komunitate osoak, gurpil-aulkia erabiltzen dutenak, Haurdun dauden emakumeak, haur-kotxeak dituzten familiak edo erosketak dituzten adinekoak erabili ahal izateko.
3 metrorainoko altuera txikietarako diseinatutako plataformak dira, obra txikiak behar dituztenak, normalean errazak.
Abiadura murritzeko igogailua
Familia bakarreko etxebizitzetan, bizilagunen komunitateetan eta abarretan, abiadura murritzeko igogailuak jartzea ezin hobea da.
Ohiko igogailuaren alternatiba hobeezina da enpresetan, ikastetxeetan, komunitate txikietan edo familia bakarreko etxebizitzetan hain zuzen ere. Ezaugarri teknikoek obra osagarria sinplifikatzen eta merkatzen dute, eta elektrizitate-kontsumoa etxetresna elektriko arrunt baten antzekoa da. Gauza bera gertatzen da mantentzeko behar den inbertsioarekin, urtean 3 berrikuspen baino ez baititu behar, ohikoa urtean 12 hilekoekin alderatuta.