Plataforma bertikalak

Izaro

Izaro plataforma bertikalaren familian, erabilera askoko igogailuak ditu, atarietako, merkataritza-lokaletako edo etxebizitza partikularretako sarbideetan dauden desnibelei irtenbidea ematen dietenak. Zulo txiki bat behar dute, eta horrek, obra osagarrien beharra errazten du.

Pultsazio iraunkorraren bidez erabiltzea erraza eta segurua da, igogailu arrunt baten oso antzekoa. Horri esker, adineko pertsonek, zutik edo gurpil-aulkian, modu autonomoan eta azkar erabil dezakete. Bere neurriek, gainera, haurrak dituzten familiek erabiltzea errazten dute.

Patataforma bertikalaren abantailak

Kabinaren tamaina neurrira egina.

 

Zuloa eta ihesa, gutzien tamainara murriztua.

Kontsumo gutxikoa.

 

Erraz instalatzen da.

 

Plataforma bertikalaren ezaugarri nagusiak

  • Ral 9002 plataforma eta egitura gris argian, aparatuaren barruko perimetro-itxiturarekin.
  • Beheko solairuan, hauspoa, ertz sentikorrekin, ez-harrapatze erretilua edo atea. Goiko solairuan, 1,1 m-ko burdin hesia.
  • Kabina estandarraren neurri erabilgarriak 1,25 × 0,8 m. (DB-SUA2) eta alboetako sarbideak 180º-ra.
  • 15 cm-rainoko zulo txikia, 3 m-rainoko ibilbide erabilgarria.
  • Altxatze-karga 385 kg
  • Zentralita eta koadro elektrikoa, egituran jarrita, kanpoko armairu aukerarekin. 230 V elikadura monofasikoa eta 3,3 kw-rainoko kontsumoa.
  • Altxatze-sistema, zilindro hidraulikoa eta abiadura 0,10 m/seg.

Plataforma bertikalaren segurtasun-sistemak

  • Plataformako larrialdiko sakagailua eta ponpa hidraulikoan sakagailua, makina geldituz gero erreskaterako.
  • Pisuean eta barruan aginteetatik atera daitekeen segurtasun-giltza, erabilera desegokia saihesteko.
  • Atea detektatzeko mikroa duen sarraila elektrikoa. Maniobra guztiek burdin hesiak itxita egonez gero funtzionatzen dute bakarrik.
  • Ez-harrapatze babesa du, hauspoarekin inguruan eta ez-erortze sistemarekin, hesia duelako plataforman eta goiko solairuan.
  • Jausgailu-balbula jaitsieran, ibilbide bukaerako segurtasuna eta plataformaren zorua ez irristatzeko materialezkoa dago egina.

Bizilagunen komunitateetan instalatutako eskailera-igogailuek eta plataformek urtean 3 mantentze-azterketa egiteko gomendioa dute.

Oso garrantzitsua da aparatua etengabe egoera onean egotea eta langile espezializatuek arreta ematea. Erabiltzailearen lasaitasunagatik. Bisita bakoitzean segurtasun-elementuek, mekanismoek eta osagai elektronikoek behar bezala funtzionatzen dutela berrikusten dugu, eta zati mugikorrak garbitu eta koipeztatzen dira.

Gure zerbitzua integrala da: aholkularitza komertziala, mantenimendua eta salmenta ondokoa. Erositako igogailuaren beharretara egokitutako zerbitzua eskaintzen dizuegu, eta 5 abantaila ditu kontratatzeak:

  • Makinaren bizitza baliagarria luzatzen du.
  • Higadura-piezen errendimendua hobetzen du.
  • Bideak ordezko pieza originalak baino ez ditu erabiltzen.
  • Langile propioak ditugu, fabrikatzailearengandik zuzenean prestatuak.
  • Gainera, bezeroa izateagatik soilik, arreta berezia eskainiko dizuegu abisuekin eta tarifa bakarra asistentzietan.

Aurrekontua eskatu nahi duzu?

Trataremos tus datos para responder tu consulta. Si aceptas, recibirás comunicaciones comerciales sobre nuestros servicios. Puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión y oposición, entre otros, según nuestra Política de privacidad.

¿Alguna duda? Contacta aquí
¡Hola! 👋
Elige una opción para ponerte en contacto.
¡Te responderemos muy rápido!
Bidea trata tus datos para responder tu consulta. Si aceptas, recibirás comunicaciones comerciales sobre nuestros servicios. Puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión y oposición, entre otros, según nuestra Política de privacidad.