03

Aurrekontua onartu ondoren

Zure etxea nolakoa den jakin gabe eta zure mugikortasun-maila ezagutu gabe, ezin dugu zehaztu zer eskailera-igogailu den egokiena zuretzat, eta ezin ditugu eskailera-igogailu bakoitzaren prozesuaren xehetasunak azaldu hemen.

Esan diezazukegu, ordea, badakigula zer egiten dugun eta beharrezko izapideetan lagunduko dizugula.

Gure eskailera-igogailuek,aulki edo plataforma eskailera-igogailuek, ez dute obra osagarririk behar, ez eta baimen berezirik ere. Ekipamendu estandarizatuak dira, biltegian dauzkagunak; beraz, hornidura-epeak txikiak dira.

Ez da gauza bera soluzio bertikaletarako, hala nola familia bakarreko igogailuetarako edo plataforma bertikaletarako. Bezero bakoitzarentzat planoen eta obra osagarrien beharra balioesten da, eta horrek, administrazio publikoak lizentzia emateko behar dituen denborekin batera, kasu bakoitzaren epeak oso aldakorrak izatea eragiten du.

Aldundiek, udal batzuek eta Eusko Jaurlaritzak laguntzak ematen dituzte. Ziur bazaude zure etxea egokitu nahi duzula eta laguntza ekonomiko publikoa beharko duzula, gomendatzen dizugu lehenbailehen hastea laguntza horien erabiltzailearen mendekotasuna baloratzeko prozesuarekin. Hori egin ondoren, 2 eta 5 hilabete bitartean beharko dituzue erantzuna izateko, eta erreforma-obra ezingo da ordura arte hasi.

Oraindik ez diguzu aurrekonturik eskatu?

¿Alguna duda? Contacta aquí
¡Hola! 👋
Elige una opción para ponerte en contacto.
¡Te responderemos muy rápido!
Bidea trata tus datos para responder tu consulta. Si aceptas, recibirás comunicaciones comerciales sobre nuestros servicios. Puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión y oposición, entre otros, según nuestra Política de privacidad.