04

Arazorik gabeko instalazioa

Aulki edo plataformako eskailera-igogailuek ez dute obra osagarririk behar, ez tarte makurretarako, ez zuzenetarako, prestaketa elektriko sinple bat baino ez dute behar.

Erabilera partikularreko eskailera-igogailuetako aulkiak eskailera-mailei bakarrik lotzen zaizkie, eskailera-igogailuetako plataformek  lurrera eta hormara ainguratuta egon behar dute. Ez du ezer gehiago behar! Zure etxea egokitzeak eta oztopo arkitektonikoak kentzeak oso desordena gutxi sortzen du etxean, eta eskailera-igogailua egun berean instalatuta eta funtzionamenduan gera daiteke.

Igogailu bertikal bat edo abiadura murritzeko igogailu bat denean, denborak luzatu eta aldatu egiten dira, kasu bakoitzaren arabera; izan ere, bi eta hiru aste artean har dezakeen instalazioaz gain, kontuan hartu behar da zuloa prestatzeko eta igogailua jarri ondoren amaitzeko behar den obra osagarria.

Kasu guztietan, dena lehenbailehen prest egoteaz arduratuko gara, berriz ere zure independentziaz goza dezazun. Ondo senti zaitezela berriro etxean, eta lasai egon zaiteztela, bai zuk, bai zure ingurukoek, jakin baitezakete ez dela erorikorik izango, eta libre zarela nahi duzunean etxetik sartu eta irteteko, zure eskailera-igogailuaren laguntzarekin

Konpromisorik gabe informatu nahi duzu?

¿Alguna duda? Contacta aquí
¡Hola! 👋
Elige una opción para ponerte en contacto.
¡Te responderemos muy rápido!
Bidea trata tus datos para responder tu consulta. Si aceptas, recibirás comunicaciones comerciales sobre nuestros servicios. Puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión y oposición, entre otros, según nuestra Política de privacidad.