Profesionalak eta partnerrak
Komunitate eta enpresentzako irisgarritasun-irtenbideak
API (finken administratzaileak)
Luisek deitzen dizu, zure komunitateetako bateko presidenteak, atarian irisgarritasun-irtenbide bat eskatzeko. Denbora gutxi darama erkidegoko presidente gisa, eta konturatu da Maria 7 ºC-ko bizilagunari asko kostatzen zaiola etxetik irtetea, 5 eskailera baino ez ditu igo behar igogailura iristeko, baina gero eta zailagoak egiten zaizkio. Luisek presa dutela eta zer eta nola egin jakin behar dutela esan dizu, ez zaie igogailua 0 kotara jaistea interesatzen, premia larria da eta ez dute hainbeste gastatu nahi.
Erlojuaren kontra egiten duzu lan minutu bakoitzean, eta Luisi irtenbide azkar bat, aholkularitza on bat eta gauzak ahalik eta errazen eman nahi dizkiozu; izan ere, bizilagunen batzarretan, zenbat eta konplikazio gutxiago, hobe, eta, horrela, Luis, Maria edo beste edozein auzokidek irtenbide bat izango du etxetik kezkarik gabe irten ahal izateko.
Ezaguna egiten zaizu?
Zer eskaintzen dizuegu?
ORTOPEDIA
Miren zuen bezero leialenetakoa da duela bi urte aldaka hautsi zuenetik. Hainbat produktu erosi dizkizue, besteak beste: makulu batzuk, makila bat eta bainurako helduleku bat. Oso pozik dago jasotako zerbitzuarekin, eta aukera ikusten duen guztietan gomendatzen dizue.
Orain bere arazoa etxeko eskaileretan dago, gero eta zailagoa egiten zaio igotzea eta laguntza eskatu behar izaten dio bere senarrari. Kezkatuta dago eta epe luzerako konponbidea aurkitu nahi du. Zuek ez duzue eskailera-igogailurik saltzen, baina konponbide on bat eskaini nahi diozue, beti egin duzuen bezala.
Ezaguna egiten zaizu?
Zer eskaintzen dizuegu?
Elkartea
Joxean erretiratuta dago, jubilatuen elkartera joan ohi da lagunekin mus partidatxo bat jokatzera bazkaldu aurretik, arratsaldetan itzultzen da kafea hartzera edo antolatu ohi duzuen tailer edo hitzaldiren batera.
Azken aldian trakets ikusten du bere burua, eta urteek aurrera egiten dutela onartzea kostatzen zaion arren, etxera joatean eskailerak igotzea kostatzen zaio, eguneroko lanak egitea gero eta zailagoa bihurtuz. Irisgarritasunari buruzko hitzaldi bat antolatzeko edo etxerako irtenbideei buruzko aholkuak eman diezazkizuen enpresaren baten telefonoa emateko eskatzen dizue.